Sanfermintza

Ivan Gimenez: "Eladio Zilbetiri zor dio Osasunak bere izena"

Euskalerria Irratia 2023ko uzt. 6a, 10:58

Juanito Etxepareri errepublikazaleari zor dio Iruñeak txupinazoa eta Eladio Zilbeteri Osasuna futbol taldeak bere izena; Ivan Gimenez historialariak azaldu digu. 

Juanito Etxepare Kale Nagusian estankoa zuen errepublikazalea zen eta hari zor diogu txupinazoko zuziriaren ohitura. "Egun batean bururatu zitzaion sanferminek behar zutela hasiera bat, hasiera finko bat. Eta udalari eskatu zion zuziri batzuk bota ahal izatea jaiari hasiera emateko", azaldu du Jimenezek. 1931. urtean txupinazoa bota zuen lehenengoz eta 1936an, txupinazoa bota eta egun gutxira, Etxepare desagertu zen eta "ez dakigu errepublikako bandera bere estankoan izateagatik izan ote zen baina fusilatu zuten. Egun, oraindik ere bere gorpua ez da berreskuratu eta "uztailaren 6a Juanitoren omentzeko eguna da".

Gaurko beste protagonista Osasuna da. 1920an sortu zen Osasuna iruñeko bi klubak batuta eta bilera horretan klub berria izendatzeko ideien arten Osasuna proposatu zuen Eladio Zilbeti eusko abertzaleak. "Militatntzia politikoagatik oso ezaguna izan zen baina Juanito Etxepareri gertatu zitzaion berdina gertatu zitzaion Eladio Zilbetiri, Etxaurin hil zuten". Gaur egun Sadar estadioaren kaleak Eladio Zilbetiren izena darama Asironek hala aldatu zuelako eta "Zilbeti historiara pasako da Osasunaren izena asmatzeagatik".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!