Nabarreria plazan, Mesonen egin du hamaiketako Pamplonesa musika bandak. Arrautza frijituak alde batera utzi eta Pello Fontan Euskalerria Irriatiaren mikrofonora gerturatu da.
"Lasaituasuna momentuz" agendari dagokionean baina "urduri" daude dagoeneko musikariak, Fontanten hitzetan. Txantxa giroan esan du: "jantzietan orbainik izanen ez dela ziurtatzeko "Pamplonesan sartzeko elegantzia testa egiten digute".
Biribilketa Iruñeko Udaletxe barrura itzuliko den honetan, "jotzeko erosoagoa da" esan du. Festei dagokienean "urduri baina prest" azaldu da.
Lesakarra da Fontan eta bertan festak leher eginen du gaur ere, baina "Iruñean egotearekin pozik" azaldu da.