Ez dago iturri historikorik San Fermin edo bere familia aipatzen duenik. Kondaira hau ziurrenik Toulousen sortu zen, IX. mendearen inguruan. Amienseko Salvio apezpikuak errebelazio bat jaso omen zuen eta San Ferminen gorpua zegoen tokia topatu, koroa dagoen bobedaren azpian. Honek gorpua katedralera bidali zuen. Geroztik aurrera bere errelikiak bertan daude. XII. mendean iritsi zen lehenbiziko albistea Iruñera. Hau izan zen, gurean, San Fermini buruz jaso zen lehendabiziko albistea.