Zaldiko Maldikok arratsaldero musika emanaldiak eskainiko ditu sanferminetan

Juan Kruz Lakasta Zubero 2023ko uzt. 5a, 10:29

  • Eguerditik aurrera zabalduko dute, eta frijituak eta etxeko zurrakapotea izanen dira.
  • Sanferminetan eta urtean zehar ere, informazio guztia Telegramen zabalduko dute.

Sanferminetan, Zaldiko Maldiko elkartea ezinbesteko erreferentzia izaten da festazale euskaldunentzat. Aurten aldaketa bat izanen da kudeaketan: azken hamarkadotan IKAko Arturo Campion euskaltegia arduratu da Antsoleaga karrikako lokalaz. Aurten Zaldiko Maldiko elkarteak berak kudeatuko du. 

Sanferminetan eta urtean zehar ere, Telegrameko kanalean elkartearen ordutegiak, programazioa eta azken orduko berriak zabalduko dituzte. Egunero eguerditik aurrera zabalduko dute, eta, besteak beste, frijituak eta etxeko zurrakapotea eskainiko dute. Horretaz gain, arratsaldero musika emanaldiak eskainiko dituzte. Honatx ondu duten egitaraua:

UTZAILAK 7
19:00 Andoni Ollokiegi.

UZTAILAK 8
19:00 DJ Pibikens.

UZTAILAK 9
18:00 Kuxkuxtu txaranga.

UZTAILAK 10
Bazkideen eguna:
13:00 Euskal Herriko gazta urdinen dastaketa.
15:00 Bazkaria.
17:00 Atzarbale taldea.

UZTAILAK 12
15:00 Euskaldunon bazkaria Aldapaburun.

UZTAILAK 13
19:00 Ktoi harresi.

UZTAILAK 14
19:00 Kuartz.

Irudia

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!