Irratiko Musika Eszena

Tatxers: "Mediterraneoko pop doinuak gustukoak ditugu"

Euskalerria Irratia 2023ko eka. 2a, 10:36

Tatxers taldeko Martin Ziriza gitarristak eta Jon Salinas abeslariak musika proposamenak ekarri dizkigute Metropoli Foraleko Irratiko Musika Eszenara. 

Gaur, gaueko 22:30etatik aurrera (goizeko ordu biak aldera, aitortu digutenez) kontzertua eskainiko dute Arrosadiako jaietan. Bitartean, haien pop estiloaren ildoko doinuak, mediterraneoko erritmoez edo londreseko musikaz aritu gara. Adimen Artifizialak ba ote du tartea musikan? Eta musikak Adimen Artifizialean? Biek ala biek tartea izan dute Metropoli Foralean; Tatxerseko taldekideen eskutik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!