Larunbatean, Txantrean, 11 orduz 11 kantu

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 31a, 17:41

Euskaldunon Biltoki elkarteak 11 orduz 11 kantu ekitaldia antolatu du. Nahi duten guztiek parte har dezakete, bertan. Mikel Legarrak eta Xabier Villabonak eman dizkigute xehetasunak.

Biltokik antolatu duen ekitaldia goizeko 11:00etatik gaueko 22:00etara luzatuko da. Bakarka edo taldean, garai bateko edo gaur egungo abestiak. Denontzat izanen da tokia Ezkaba Plazako karpan. 3. edizio honetan euskara ikasi duten edota ikasten ari diren pertsonak omendu nahi dituzte.

Izena emateko deitu edo whatsappa igorri 699 61 21 24 zenbakira

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!