Berraondo kondairak

Mikel Berraondo (historialaria) “Redin y Cruzat ezpata eta gurutzea eskuan, ibili zen munduan”

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 24a, 11:25

Mikel Berraondo historialaria Metropoli Forala saioan izan dugu. Historiaren atzean gordetzen diren istorioak ditugu mintzagai. Oraingoan, Ezpeleta jauregian sortu zen Tiburtzio Redin y Cruzat izan dugu protagonista.

Redin y Cruzat XVII. mendeko nafar militar eta politikaria izan zen. Armadan sartu eta Italian borrokatu zuen. Itsas armadan sartu zen, ondoren. 1624. urtean Santiagoko Zaldun izendatu zuten eta horren ostean piraten aurkako borrokan aritu zen. Militar iruindarra zauritu ere egin zuten. Bere balentriak oso ezagunak izan ziren garai haietan. Kataluniako armadako gobernari nagusi eta mariskal izendatu zuten. Gerora, apaiz kaputxino sartu zen. 1647. urtean Amerikara joan zen misiolari. Espainiara itzultzeko asmoz zebilenean hil zen Venezuelan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!