Beñat Rodrigo Kiliki Frexko musikaria Metropoli Foraleko Irratiko Musika Eszenan izan dugu. Chill Mafia taldeko kidearekin arrainaren prezioaz, antimusikaz, musika esperimentalaz eta etorkizuneko proiektuez mintzatu gara. "Chill Mafia da bide propio askoren elkarketa bat, ez da nobedadea bakoitzak bere bidea egitea", aitortu du Kilikik.