Ane Eslavak azaldu digu bi liburu hauek, klase, genero eta arrazako intersekzionalitateari buruz ari direla. Cuarto de desechos liburuaren egilea Carolina Maria de Jesus da. Sao Pauloko fabela batean bizi zen emakumea. Bertan, jarri berri zuten umeentzako parkea okupatzen hasi ziren gizon zenbait. Idazle brasildarra haien aurka azaldu zen, beraien izenak idazten ari zen liburuan sartuko zituela esanez. Lan hori Audálio Dantas kazetariak irakurri eta Francisco de Alves argitaletxeak plazaratu zuen arrakasta handia lortuz.
Bestalde, Cartas a una mujer negra liburuaz aritu gara. Egilea Françoise Ega idazlea da. Martinikako alaba Frantzian bizi da. Carolina Maria de Jesusi gutunak idazten hasten da. Lan horiek biltzen ditu liburuan. Marsellako familia burgesentzat aritzen da etxeko lanak egiten. Bizitza prekarioa azaltzen du bertan eta emakume eta migratzaile izateagatik pairatzen duen marginazioaz ere ari da liburuan.