“Laban terraza euskalduna ahalik eta lasterren zabaltzea espero dugu”

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 17a, 12:51

Administrazio Auzitegiak Labak terraza zabaltzerik duela ebatzi zuen. Eta Nafarroako Gobernuak udalari ebazpena betearaziko duela iragarri du. Betearazpen horretarako epe zehatzik, ordea, ez dago. Nolanahi ere, "baikor, ilusionaturik eta kontent" azaldu dira Labako kideak, gaur goizean Metropoli Forala saioan egin dieten elkarrizketan. Izan ere, "terrazarekin Labak ikusgarritasuna irabaziko du, baina bideragarritasun ekonomikoa ere".

“Ez dakigu oraindik noiz izanen dugun terraza. Ez dugu data zehatzik. Aurrekaririk gabeko zerbaiten aurrean gaude, eta hartara, ezin jakin momentuz noiz izanen dugun zabaltzerik”, esan dute Labako kide Iker Tubiak eta Yasmine Khrisek.“Ez dakigu noiz gauzatuko duten Nafarroako Gobernuaren agindua. Espero dezagun lehen bailehen izatea”.

Tubiaren eta Khrisen aburuz, udala Laba elkartea eta hedaduraz euskara "gatazkarekin lotzen saiatu da, baina ahalegin horretan porrot egin du". Izan ere, "elkarteak berdin jarraitu du lanean bere proiektuekin, batez ere bazkideen sustenguarekin". Tubiaren arabera, "gurea negozio hutsa izan balitz itxita zegokeen, terrazarik gabe ez zukeen agunatatuko, baina ez da negozio hutsa, irabazi asmorik elkarte bat da, hiriaren bihotzean, euskaraz seguru, lasai mintzatzeko eta bizitzeko txoko bat zabaldu nahi duena, zabaltzen ari dena, eta orain, terrazarekin, are gehiago zabalduko duena".

“Ordenantza hartuz gero argi jartzen du, 13. artikuluan, kafea banatzeko lizentzia dutenek terraza jar dezaketela. Zentzugabea izan zen Udalaren jarrera”, esan du Tubiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!