Etxaurik hiru dimentsiotan inprimatutako zuhaitzen enbor azalak eta plastikoa elkartzen ditu bere lanetan. Argi koloretsu zenbaitekin laguntzen du obra. Hainbat gogoeta egin nahi ditu egileak erakusketa honen bitartez. Plastikozko enborrek sortuko al dituzte, oraindik sortu ez diren zuhaitzen azalak? Hartuko ote dute plastiko sedimentuek egurraren lekua, plastikoz osatutako enborren fosilak bilakatuz? Ikusita zenbat hondakin plastiko dugun munduan, plastikozenoan egon al gaitezke? Maiatzaren 22ra arte, Kondestablearen jauregian ikusgai izanen da, Martintxo Etxauri diseinatzalearen Fossil Plastics; alegiazko enborrak izeneko erakusketa.