Lizarrako kolektiboaren lehen diskoa da No todo es rumba izenekoa. Estilo ezberdin franko bildu dituzte haien kantetan. Besteak beste, euskal jatorriko doinuak, musika elektronikoa, rapa, autotunea, bachata, cumbia, flamenkoa eta, estutuz gero, regetoia ere jotzeko prest daudela diote. Hala esan digu Julen Arbizuk.