50 ikasle inguruk parte hartu dute aurtengo musikalean eta ikastolako irakasle eta gurasoen borondatezko laguntza izan dute. Gaitasuna, sormena, garapen emozionala, bizikidetza eta euskararen erabilera bezalako baloreak lortzeko helburua du Jaso Musikalak. Autismoa duten bi gazteren bidaia pertsonalean oinarritzen da lana. Haien terapeutak Latinoamerikara bidaia egitea proposatzen die. Gazteen bizipenez gain, haien ingurukoek dituzten kezkak ere plazaratzen ditu ikuskizunak. Euskal musika eta latinoa uztartu dituzte aurten. Zuzeneko melodiak entzun ahal izango dira Nafarroako Gazte Orkestraren eskutik.