Liskar franko izan ziren 1892. eta 1904. urteen artean Iruñeko Orfeoiaren inguruan. Batez ere, Bilboko Orfeoiarekin sortu zen zalaparta. Nafarrek zenbait txapelketa garrantzitsu irabazi zituzten eta bizkaitarrek ez zituzten garaipen horiek onartu. Iruñea osoa bildu zen kaleetan Orfeoiaren alde. Hiria batzen zuen erakunde bakarrenetakoa izan zen Remigio Mugikak zuzendutako Orfeoia.