Erreportajeak

Felix de Miguel: gizon pneumatikoa

Euskalerria Irratia 2023ko api. 18a, 17:26

Felix De Miguel mekanikaria, Vulcanizados Felix bere tailerraren aurrean, Burlatako San Salvador kalean.

Burlatako Vulcanizados Felix mekanika tailerrean izan gara erreportajea egiten. Bertan, bulkanizatze lanak egiten dituzte. Bertako nagusia Felix De Miguel da. 44 urte daramatza lanbide honetan. Bere lantoki estuan izan gara. Tresna mekanikoen eta autoen artean elkarrizketa egin diogu. Gurpilak eta pneumatikoak konpontzen eta saltzen aritzen da. Horrekin batera, txalupak eta neoprenoak zaintzen ditu. Autoen moldaketa eta txukuntze lanez arduratzen da. Lasai bizi da. Lanari neurria hartuta. Tailerrean dituen tarte libreetan bateriaren baketak astintzen ditu. Musika asko maite du. Irratia ere. Euskalerria Irratia egun osoan zehar piztuta dauka.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!