Apirilaren 29an Irulegira Porrotxekin, Sorionekuak antolatuta

Euskalerria Irratia 2023ko mar. 30a, 17:51

Dagoeneko materiala banatzen hasi dira eta ekimenak ekainaren 10erako deitu du mobilizazioa.

Euskalgintzari bultzada ematera etorri den euskararen aldeko dinamika herritarrak ekainaren 10erako deitu du mobilizazio baina orain, Sorionekuak materiala eskualde eta herrietara heltzeko kanpaina abiatu ondoren, banaketa lanetan ari dira. Gainera, materiala eskatzeko modu berria proposatu zuten ekimenetik, "lau haizetara zabaltzeko eta saretze kolektiboa auzo, herri eta eskola ezberdinetan antolatzeko", Ibai Sueskun Sorionekuakeko kideak azaldu digunez. 

Sueskunen hitzetan, "euskarari beste hauspo bat, beste bultzada bat eta beste irribarre bat eman nahi genion" eta horretarako, Porrotxekin batera Irulegira txangoa antolatu dute apirilaren 29an, besteak beste. Edozein haur eta gurasori zabaldutako irteera izango da.

Bestalde, datozen ekimenen artean argazki kolektiboa aterako dute eta lekuan lekuko ekimenak antolatzen joanen dira, jendearen eskaeraren arabera, hori bai, euskara aldarrian. Aurkeztu berri duten webgunean antolatutako jardueren berri emango dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!