Arantzako irratiari buruzko '10 watt bakarrik' filma aurkeztu dute gaur

Euskalerria Irratia 2023ko mar. 28a, 12:47

Oier Fuentesen 10 watt bakarrik ikus-entzunezkoa emanen dute gaur, 19:00etan, Punto de Vista jaialdian.

Nafarroan sortu ziren lehenbiziko euskarazko irratietako bat izan zen Arantzakoa. 60. hamarkadan Arantzan apez zegoen Esteban Irigoien baztandarrak 60.000 pezetaren truke, Berueteko ekipoa erosi zion Jose Manuel Lasarte Berueteko apaizari, eta Arantzan irratia jarri zuen martxan. Frankismoan gehien iraun zuen euskarazko irratia izan zen. Irratiaren historia jasotzen du Oier Fuentesen 10 watt bakarrik filmak.

Lan - Paisaia zikloaren barruan eskainiko dute, 19:00etan, Baluarteko Ganbera artoan. Sarrerak hiru euroan daude salgai.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!