Punto de Vista jaialdian estreinatu zen lehenengoz iaz eta orain Golem zinemetan egongo da filma ikusgai astebetez.
Ionek Bilbon Arte Ederrak ikasi ondoren, Valentzian eta Bartzelonan ere ikasi zuen eta bertan bizi da gaur egun. Okupa bizi da duela urte asko eta Los caballos mueren al amanecer lan honetan kontatzen du, hain zuzen ere, zer aurkitu zuen orain bizi den etxera sartzean. Aspaldi denbora gelditu zen etxe hartan Ione iritsi zenerako, baina, 40 eta 50. hamarkadetan bertan bizi izan ziren Juanito, Rosita eta Antonio García anai-arreben ondasunak, irudiak eta agiriekin egin zuen topo.
Topatutakoaz baliatuta eta Zazpi T 'erdi eta Hiruki Filmak ekoiztetxeen laguntzaz kontakizuna osatu du Ateneak.