Berdintasunaren sustatzaile teknikoen irudi profesionala ezagutzera emanen dute gaur Iruñeko Hezitzaileen Eskolan. Lanbide berria da, egun udaletan eta mankomunitateetan dauden berdintasun teknikarien ondoan lan eginen lukeena.
Gaur jardunaldian, Nafarroako eta Espainiako komunitate zenbaitetako genero-berdintasuneko hainbat sustatzaileen esperientziak ezagutaraziko dituzte. Lanbidean murgiltzeko Nafarroako dagoen formakuntza eskaintzari ere erreparatuko diote.
Joan den ikasturtetik eskaintzen du Iruñeko Hezitzaile Eskolak lanbidearen inguruko profesionaltasun ziurtagiria, eta datorren ikasturtean, Genero Berdintasuneko Goi Mailako Zikloa izanen da aukeran Lanbide Heziketako eskaintzan. Hezitzaile Eskolan eskainiko dute, momentuz gaztelaniaz.
Egun osoko egitaraua prestatu dute, berdintasunaren sustatzaileen jarduera bideratzeko elkarte baten sorrerarako oinarria jartzeko helburuz.
Argazkia: Argitan, Barakaldoko emakumeentzako aholku etxea