1979tik gutxienez 825 tortura kasu izan direla ondorioztatu du Kriminologiaren Euskal Institutuak. Ez da egiten duen lehenengo lana. 1960tik ordura arte gertatutakoak bildu zituen, eta denak kontuan izanda 1.068 kasu dira, gutxienez. Lortu dituzten emaitzekin, "eskala handiko abusuez" hitz egin daitekeela ohartarazi dute EHUko adituek. Bihar eskainiko dituzte xehetasun gehiago. Orain arte ezagutzen ez direnak.
Nafarroako Torturatuen Sareak antolatu du aurkezpena, eta EHUko institutuko bi kide gonbidatu ditu. Laura Pego ikerketaren zuzendariak eta Jeannette Ruiz Goikotxeta psikologo klinikoa eta ikerketaren partaideak parte hartuko dute, Nafarroako Torturatuen Sareko kideekin batera.
Medikuen Elkargoan izanen da hitzordua, 18:30ean.