Soldata arrakala diotena baino handiagoa dela salatu du LABek

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 22a, 12:56

Soldata arrakalaren gaineko azterketa egin du LAB sindikatuak: kategoria berekoak diren bi lanen artean soldata arrakala %90ekoa izatera irits daiteke, eta gizonek emakumeen ia bikoitza irabazi.

Soldata arrakala aztertzeko hainbat hitzarmenen arteko alderaketa egin du LABek, kategoria bereko lan maskulinizatuak eta feminizatuak aztertuz. Sindikatuak ebatzi du erakundeek emandako datu ofizial eta publikoek ez dutela errealitatea erakusten.

"Sektore maskulinizatuetako soldatak feminizatuetakoak baino %90 handiagoak izatera irits daitezke". Adibide zehatz bat eman du Eli Etxeberria sindikatuko idazkaritza feministako kideak: Nafarroako metaleko langile batek helduen egoitzako langile batek baino %56,40 gehiago kobratzen du. “Hau gertatzen da sexuen araberako lan banaketa bat dagoelako. Zeinetan emakumeen lanak debaluatuta dauden”, adierazi du.

Egoera honek eraldatu nahi du sindikatuak.  Hiru norabide azpimarratu ditu Etxeberriak: lan banaketa apurtzea, zaintzaileen zor patriarkala ordaintzea eta erakundeek konpromisoak hartzea.

Hamarnaka herritarrek egin dute gaur protesta aldarrikapen horiek bere eginez, Nafarroako Parlamentuaren atarian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!