Serafina Puy Lekuona, saregilea, batelaria, arrantzalea eta arrain-saltzailea izan zen Pasai Donibanen. Itsasoko lanei eta langileei lotua bizi izan zen. Itsasoa ia dena zen garaian sortua, 1934an. Donibaneko azken itsaslamina da Serafina. Gerra hasi zenean Bilbora jo zuten eta oso lan baldintza gogorretan lan egin behar izan zuten.