2003ko otsailaren 20an, Espainiako Auzitegi Nazionalak eta Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zuten, eta hainbat arduradun atxilotu eta torturatu zituzten. Gizartearen erantzuna sekulakoa izan zen. Egunero-k hartu zuen lekukoa, eta handik lau hilabetera sortu zen Berria. Gau hura eta ondoren etorri ziren egunak ekarri ditu gogora Alberto Barandiaranek, Euskalerria Irratian.