Langile publikoak, greban

Izai Bujanda (ELA): “Protestaren arrakastak erakusten du grebaren beharra”

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 15a, 12:48

Foru administrazioaren grebaren arrakasta azpimarratu dute sindikatuek.

Grebaren jarraipen handia nabarmendu dute sindikatuek eta beharra bazegoela azpimarratu dute. Protestan ere, gobernuak ezarritako zerbitzu minimoak gehiegizkoak direla salatu dute eta “badela garaia autogobernua praktikara eramateko eta Nafarroan nahi eta behar ditugun langile publikoak sektore bakoitzean erabakitzeko eta soldaten igoerak hemen erabakitzeko”, adierazi du Izai Bujandak ELA sindikatuko kideak. Era berean, “ratioak eta lan kargak” Nafarroan erabakitzeko  eskatzen dute sindikatuek. “Negoziatzea exijitzen diogu Nafarroako Gobernuari, badaukalako gaitasuna eta badaukalako dirua ere bai”, adierazi du Bujandak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!