Langile publikoak, greban

“Egiazko nagoziazioa eskatzen dugu Nafarroako Gobernuarekin”

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 15a, 10:20

Administrazioko 29.000 langile deitu dituzte grebara LAB, CCOO, ELA, UGT eta STEILAS sindikatuek; sindikalisten aldarrikapenak bildu ditugu.

Izai Bujanda (ELA)

“Gaurko greba beharrezkoa ikusten dugu eta oso berri ona da”, adierazi du Bujandak. Kalera ateratzeko garaia dela aldarrikatzen du sindikatuak eta dei egiten du langileak elkarretaratzeetara joan daitezen. Goizeko 11:00etan Ospitaleetako Kanpo Kontsulten eraikinetik Nafarroako Jauregiraino martxa eginen dute eta arratsaldeko 17:30ean manifestazioa autobús geltokitik. “Ikusiko dugu Nafarroako Gobernua zenbat presionatzeko gai garen”, azaldu du Bujandak. 

David Marcalain (CCOO)

CCOO sindikatuko David Marcalainek adierazi duenez “egiazko negoziazioa izatea da” aldarrikapen nagusia. Batetik, “zerbitzu publikoak defendatzea, kalitatezko zerbitzu bat izan dadin”, eta bestetik, “lan baldintzak hobetu, tenporalitatea batez ere” eskatzen du sindikatuak. “Gure helburua gaurko manifestazioan  hemengo gobernuarekin akordioa lortzea da”, gehitu du Marcalainek.  

Raul Lopez (STEILAS)

Hezkuntzaren alorreko aldarrikapen nagusiak aipatu ditu STEILAS sindikatuko Raul Lopezek, “egiazko negoziazioa nahi dugu Nafarroan”.  “Dirurik ez dagoela diote beti aitzaki moduan eta ez dago negoziaziorik, dena da inposizio bat”, dio Lopezek. Hauek dira eskaera nagusiak: ratioak jaistea, egonkortasuna eta soldatak igotzea. “2010etik eros ahalmenaren %20 galdu dugu langile publiko guztiok” eta “prekarizazioa izugarria da”, nabarmendu du sindikatuak. “Plantillak ez dira batere egonkorrak eta baliabideak falta ditugu alde  guztietatik”, gaineratu du Lopezek. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!