Hogeita hamarren bat urtez Donostiako Egia auzoko Tabakalera lantegian aritu ziren lanean. Ducados, Davidoff eta Internacional zigarroak egiten zituzten. Lan-eskubideen aldeko borrokan, etengabe. Haien esanetan, “kearen unibertsitatea, bizitzaren unibertsitatea izan zen Tabakalera”. Bereziki, emakumeen lan baldintza onak hobetzea lortu zuten.