Langile publikoak, greban

“Ez dugu dirurik eskatzen, lan karga arintzea nahi dugu”

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 7a, 13:06

Elizondoko familia mediku Irune Tubia eta Goizuetako familia mediku Maite Ayarra Metropoli Forala saioan izan dira osasun sistemako Lehen Mailako zerbitzuan dituzten arazo larriez solasean.

Haien esanetan, familia medikuen zahartzea gertatu da. Asko dira azken urteotan erretiroa hartu dutenak, eta asko hurrengo urteetan erretiratuko direnak. Pentsatzekoa denez, erreleborik ez bada, mediku falta sortuko da. Hauek ordezkatzeko medikuak behar dira, eta profesional gazteek ez dute  Lehen Arretan lan egin nahi. Familia medikua izatea ez da erakargarria mediku berrientzat. Lan karga handia dute, azpiegitura gutxi eta pazienteen ratio handia. Plangintza orokor baten beharra nabarmendu dute, epe ertain batean egoerak onera egin dezan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!