Gaur bozkatu dute Nafarroako Parlamentuan Mañeru eremu mistoan sartzeko Euskararen Legea erreformatzeko Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak egindako proposamena. Baina ez da aurrera atera. Aldaketari uko egin diote PSNk eta Navarra Sumak.
Gertatu dena salatzeko elkarretaratzera deitu ditu herritarrak Euskararen Defentsarako Sareak. 12:00etan izan da protesta, ganberaren atarian, Mañeruren alde. Stop euskarafobia lelopean. Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du deialdirarekin.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!