Isildutako eskuak

Isildutako eskuak [8] Marta de los Hoyos Cantera

Jon Abrilek Isildutako eskuak liburuan hamaika lanbidetan aritutako hamalau emakumeren testigantzak jaso ditu. Atal honetan, protagonista Marta de los Hoyos Cantera. 

 

Marta de los Hoyos, 1950. urtean jaio zen Bilbon. 16 urterekin hasi zen lanean produktu elektrikoen enpresa batean. Gerora, General Eléctrica Españolako langilea izan zen Trapagaranen. Hasieran, bulegoetan aritu zen eta hogei urte geroago, Bilboko tailerrean. Mila eta bat borrokatan urratua. Gaztetatik laneko komitean sartu zen LAB sindikatuan.