Batasunaren Pribilegioaren 600. urteurrenaren ospakizunen aferak eraman du Enrique Maia alkatea orain arteko kudeaketa mantenduko duela aitortzera. Aldebakartasunez prestatu du egitaraua Navarra Sumaren udal gobernuak, eta aurkako adierazpena onartu dute oposizioko alderdiek. Zergatik egin duten galdetuta, honakoa esan die Enrique Maiak, Endika Alonso EH Bilduko zinegotziaren hitzetan: “Adierazi digu dagoen giroarekin, ez duela kontsentsurik bilatuko. Alkatetzaren ardura diren gaietan, horrela jokatuko duela”.
Ez da ezer berririk gertatu Endika Alonso EH Bilduko zinegotziaren iritziz, ez bada ahoz esan diela gaur bozeramaileen batzordean. “Gaur egun arte horrela jardun dute, oposizioak, gehiengoak, dioenaren kontra”.
Alkateaz gain, Ana Elizalde (Navarra Suma), Endika Alonso (EH Bildu), Maite Esporrin (PSN) eta Patxi Leuza (Geroa Bai) zinegotziek parte hartu dute bozeramaileen batzordean.