Epaltza eta Zabaletaren ustez, UPN kanpaina egiten ari zaio EH Bilduri, PSN erregionalistengana errazago gerturatuko delakoan. Abokatu leitzarraren esanetan, gerta liteke Txibitek ezker abertzalearen baiezkoa behar izatea. Horren trukean, EH Bilduk sozialistei udaletako alkatetzak babestea exijituko dio sozialistei. Aingeru Epaltzaren aburuz, Pedro Sanchezen kalkuluek erabakiko dute Nafarroako lehendakaritza eta Iruñeko alkatetza.