Bi emakume hauek kontserba sektoreko fabriketan aritu ziren lanean. Josefina Lopez Díez lodosarra 18 zituela hasi zen lanean piper eta zainzuri kooperatiban. Lan gogorra, hotza, bustia, etengabe zutik egin beharrekoa. Piperren eta zainzurien sasoian 12-14 orduko lanaldiak egiten zituen. Irabazitako sosekin erositako pistatxo koloreko soinekoa du gogoan. Belen Lersundi Artola ondarroarra hamar urte zituela hasi zen lanean herriko arrain-kontserba fabrikan. Bere ametsa soineko bat erostea zen. Jaunatrtzea egiteko soineko zuria. Antxoei buruak kentzen aritu zen urte luzean oso baldintza prekarioetan.