M28 udal eta foru hauteskundeak

Cristina Ibarrola izango da UPNren alkategaia Iruñean

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 9a, 11:52

Enrique Maiak baieztatu du ez dela erregionalisten zerrendaburua izanen. Ibarrola egun Navarra Sumako parlamentaria da eta aurretik Osasunbideako zuzendaria izan zen Marta Vera kontseilari zenean, murrizketak nagusi eta ospitale guneko janari zerbitzuaren pribatizazioaren garaian. Javier Esparza, UPN buruaren inguruko taldeko kdiea da Cristina Ibarrola.

Enrique Maiak baieztatu du beraz, duela zenbait hilabete zurrumurrua zena eta azaroan dagoeneko publiko egin zena, ez dela hauteskundeetara aurkeztuko. 12 urte eman ditu hautetsi moduan Maiak Iruñean, aurretik udaleko teknikaria, udal arkitektoa baitzen; 12 horietatik 8 urtez alkatea izan da, tartean lau urtez oposizioan eman zituelarik. Bere ibilbide politikoa ez da lasaia izan, akordiorako ahalmen gutxi erakutsi du Maiak eta 8 aurrekontu proiektuetatik soilik bat atera du aurrera bi legegintzaldi hauetan. Oposizioak behin eta berriz salatu du bere aldebakartasuna eta opakutasuna eta hainbatetan gaitzetsi du bere jarrera. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!