Otsagabiko alaba, Milagros Landa unai bidali zuten Muskildako borda batera zortzi urte zituela. Bederatzi senide ziren familian. Guztiak ere, larre motzean bizitzera ohitutakoak. Herria atzean utzi eta Iruñera etortzea erabaki zuen. Museo tabernan hasi zen lanean. Milagros Landaren esanetan, ordutik aurrera eroso eta lasai bizitzeko aukera izan zuen.