Navarra Sumak aurreko sanferminak antolatzeko hartu zituen erabakiekin kritiko, plataforma bat sortu dute herri eragileek, jai-eredu desberdin eta anitz bat defendatzeko. Eta atzo eguerdian aurkeztu zuten.
Guztion Sanferminak deitu dute, eta momentuz Peñen Federazioak, Indarkeria Sexistaren Aurkako Emakumeen Plataformak, Herri Sanferminek edo Sarek osatzen dute.