Moda egiteko beste modu bat sortzeko ideiatik abiatuta sortu zuten duela bederatzi urte Aiora Ganuzak eta beste kide batek Hari&Ari Kuria kalean kokatzen de joskintza txokoa. Gunea irekitzean arropa egiteaz gain tailerrak eskaintzen hasi ziren, printzipioz helduei zuzendutakoak, baina orain, eguberrietan, Aiorak haur txikiei ireki dizkiei modaren ateak.
Tailerrak abenduaren 27a eta 30a bitartean izango dira, bi txandatan antolatuta. Bata goizeko 10:00etatik 12:00etara eta bestea 12:00etatik 14:00etara. Joskintza tailerrak 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta daude. Gainera, Ganuzak ibilbide zabala dauka arropen artean. Izan ere, zineman Baztan eta Irati pelikuletan izan da laguntzaile lanetan eta antzerkian jantziak egiten egon da baita ere. Oraingoan, bere esperientziaz baliatuta, gabonetako tailerretan arropa prenda bat egiteko prozesu osoa ikusi eta ikasteko aukera izango dute haurrek.