Antsoaingo Bertso-eskola berriz abian da

Euskalerria Irratia 2022ko aza. 22a, 19:50

Argazkia: Antonio Olza. Ze Berri?

Iaz Nafarroako Bertsolari Elkarteak Antsoaingo Bertso Eskola jarri zuen martxan bertako Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean. Saioa Alkiza, Nafarroako Txapelduna, da irakaslea. Berarentzat jatorrira itzultzea bezalakoa izan da berak ere hango bertso eskolan ikasi baitzuen txikitan. Antsoain eta Txantreako 12 gaztek osatzen dute taldea eta urtarrilean berriz zabalduko da izena emateko epea. Haiekin mintzatu ginen Irrintzi Plaza saioan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!