Isildutako eskuak

Isildutako eskuak [02] Libe Goñi Garate

Jon Abrilek Isildutako eskuak liburuan 11 lanbidetan aritutako hamalau emakumeren testigantzak jaso ditu.

Atal honetan, Libe Goñi  oteitzarra dugu protagonista. Ama maistra zuen eta berak ere irakasle ikasketak egin zituen. Euskal Herriko hainbat tokitan aritu zen lanean. Iparraldean zegoela, ikasketak euskaraz emateko aukerarik ez zuenez Parisera joatea erabaki zuen. Dena den, trena hartu aurretik Argitxu Nobliaren senarrak haien seme alabei euskaraz irakasteko proposamena luzatu zion. Libe Goñik onartu egin zuen. Hor sortu zen Ipar Euskal Herriko Ikastolen hazia.