Iturramako bizilagunak bildu dira Ezpala tabernaren erasoaren aurrean erantzun bat emateko. Auzokideek auzo deialdia eta batzarra egin ondoren, faxismoari aurre egin eta erantzun bat emateko bildu dira gaur eta ostiralean, manifestazioa eginen dute, Iturramako Boulevarretik, 18.30ean.
Atzo arratsaldean Bartzelonako ultrek Ezpala tabernan kalte larriak eragin eta hiru pertsona zauritu zituzten, horietako bi ospitaleratu zituztelarik. Bizilagunek Ezpalari elkartasuna adierazi eta tabernaren kontrako etengabeko jazarpena salatu dute. Ane Lekunberri Iturramako bizilagunak aurten soilik, lau sarekada eta mihaketa polizial egon direla adierazi du. Auzoko gune herrikoi eta euskaldun bati egindako eraso “ez isolatua” izan dela azpimarratu du Lekunberrik eta mobilizaziora dei egin du.