Iruñeko Iturrama auzoko Ezpala tabernan istiluak izan dira astearte arratsalde honetan, ustez Bartzelonako ultren eskutik. Indar Gorriko kideen bilgunea izan ohi den lokalean kalte larriak eragin dituzte zaleek eta hiru pertsona zauritu dituzte; horietatik bi ospitalera eraman dituzte.
Lekukoen arabera San Juan Bosco kalean kokatutako tabernara “kotxe hainbatetan iritsi dira erasotzaileak, taberna aurrean gelditu eta modu antolatuan egin dute erasoa”. Makilak eta su bengalak erabili dituztela ere adierazi dute. Ondore, lokalean sartu dira eta kalteak eragin dituzte. Erasoaren unean soilik hiru pertsona ziren Ezpala tabernaren barruan eta hiruak zauritu dituzte, bi ospitalera eraman behar izan dituzte.
🔴 EZPALA TABERNAREN AURKAKO ERASOA 🔴
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) November 9, 2022
Iturramako Ezpala tabernaren aurkako erasoaren lekukotza jaso dugu #IruñerrianGaur albistegian. pic.twitter.com/5IWgjf3t4x
Bartzelonako zaleek kalte ugari eragin dituzte taberna barruan, auzokide batek bidalitako irudietan ikus daitekeen moduan. Iruñeko poliziak bertaratu dira eta lokala inguratu eta ikertzen hasi dira. Osasunak ere jazoera salatu du bere sare sozialetan.
COMUNICADO OFICIAL | #Osasuna condena los graves incidentes causados por ultras visitantes en Pamplona.
— C. A. OSASUNA (@Osasuna) November 8, 2022