Aste honetan, ‘Mundua eta giza eskubideak’ izenburuko zine zikloa antolatu du IPES fundazioak. Giza eskubideen urraketak salatzen dituzten lanak dira ikusgai. Besteak beste, ‘Karpeta Urdinak’ dokumentala pantailaratu dute. Tortura Euskal Herrian aztertzen duen lana da. Aspaldi, zinegilearen aita torturatua izan zen. Duela urte gutxi, EAEn torturatuak izan direnen datuak ezagutu genituen; besteak beste, atxilotuen artean lautik bat torturatuak izan dira. Egoera hauek ezagututa dokumentala egitea erabaki zuen. Ander Iriarteri elkarrizketa egin diogu Metropoli Forala saioan.