Pako Etxeberriak Eusko Jaurlaritzarentzat zuzendu zuen txostenean oinarritutako lana da Karpeta urdinak (Ander Iriarte, 2022). Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 4.000 tortura kasutik gora daudela erakusten duen lana hartu du ardatz Ander Iriarte egileak, zenbakien atzean ikusezin dagoena erakusteko.
Medikuntzako, psikologiako, psikiatriako edo abokatutzako profesionalen laguntzaz eta Istanbulgo Protokoloa bezalako tresnez baliatu da egilea. "Zortea izan dut nigan konfiatu dutelako. Ehunka ikusi ditut, oso mingarria izan da, eta horietatik zati batzuk aukeratu ditugu. Ez egin zuten barrabaskeria erakusteko, baizik eta torturaren funtsa ulertzeko. Norbera birrintzeko erabilitzen zuten tortura", azaldu du.
Donostiako Zinemaldian estreinatu zuen lana aurten Ander Iriartek, eta gaur eskainiko dute aurrenekoz Iruñean, IPESek antolatutako Mundua eta giza eskubideak zine zikloaren barruan. 19:30ean izanen da emanaldia, eta sarrerak sei euroan dira salgai.
Argazkia: Mirokutana