Amaia Elizagoien: “Literaturaz gozatzeko, mintzatzeko eta ikasteko leku bat sortu nahi dugu”

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko aza. 3a, 09:02

Gaur abiatuko da Ipuingarria izango da zikloa, Karrikirik antolatutako liburuaren festaren bigarren edizioa.

Haurrentzako literatura eta ilustrazioa bilduko ditu bigarren urtez Ipuingarria izango da jaialdiak, Alde Zaharrean. Kondestable jauregian hasiko da jaialdia, 10:00etan, eskolentzako txandekin. “Gure helburua da hartu emana egitea Iruñeko eta Iruñerriko eskolekin, iruditzen zaigulako transmisiorako lekua arras garrantzitsua dela eskola”, azaldu du Amaia Elizagoien antolatzaileetako batek.

Gainerako ekintzak Laban eginen dituzte. Gaur, esaterako, 17:00, Gazteluko Plazako euskaren txokoko kristalak margotuko ditu Eider Eibarrek; eta 18:30ean “Ipuinen lapikoa” ipuina kontatuko du Izaskun Mujikak.

Jaialdia gaur hasi eta igandean amaituko da, eta tartean tailerrak, ipuin kontalariak, liburu aurkezpenak, aholkularitza eta sorpresa ugari izanen dira.

Argazkia: Argia - Dani Blanco

Egitaraua

 
AZAROAK 3
 
KONDESTABLE JAUREGIA
  • 1. txanda eskolentzat
    • 10:00- 10:30
      A taldea Ipuin kontalaria Izaskun Mujika
      B taldea Ilustrazio tailerra Eider Eibar
    • 10:45-11:15
      B taldea Ipuin kontalaria Izaskun Mujika
      A taldea Ilustrazio tailerra Eider Eibar
  • 2. txanda eskolentzat
    • 11:45-12:15
      C taldea Ipuin kontalaria Izaskun Mujika
      D taldea Ilustrazio tailerra Eider Eibar
    • 12:30-13:00
      D taldea Ilustrazio tailerra Eider Eibar
      C taldea Ipuin kontalaria Izaskun Mujika
LABA
  • 17:00-18:00
    Labako kristalak margotuko ditu Eider Eibarrek.
  • 18:30-19:30
    “Ipuinen lapikoa” Izaskun Mujikaren eskutik. (+4 urte)
 
AZAROAK 4
 
KONDESTABLE JAUREGIA
  • 1. txanda eskolentzat
    • 10:00- 10:30
      A taldea Ipuin kontalaria Iñaki Carretero
      B taldea Ilustrazio tailerra Ainara Azpiazu
    • 10:45-11:15
      B taldea Ipuin kontalaria Iñaki Carretero
      A taldea Ilustrazio tailerra Ainara Azpiazu
  • 2. txanda eskolentzat
    • 11:45-12:15
      C taldea Ipuin kontalaria Iñaki Carretero
      D taldea Ilustrazio tailerra Ainara Azpiazu
    • 12:30-13:00
      D taldea Ipuin kontalaria Iñaki Carretero
      C taldea Ilustrazio tailerra Ainara Azpiazu
LABA
  • 17:30-18:30
    “Amaiur” liburuaren ipuin kontaketa musikatua, kitarra eta pianoarekin Amaia Elizagoien, Irati Celestino eta Leire Celestinorekin.
  • 19:00-20:00
    “Hezurrezko kaiolak. Amaiurtik konstelazioak” Helduentazako poema kontaketa ilustratua. Hasier Larretxea eta Juan Angel Perotxena.
AZAROAK 5
  • 11:00-12:00
    Etxepare saria “Kiratsa” Eider Perez eta Iban Illarramendi ilustratzailea
  • 12:30-13:30
    Formakuntza tailerra: “Irakurlezaletsauna sustatzeko proposamenak” Intza Alkain-en eskutik
  • 18:00-19:00
    “Zorte txarreko otsoak” Maite Franco Ipuin kontalariarekin (4-10urte)
  • 19:30-20:30
    Maite Franco (helduentzat)
AZAROAK 6
  • 11:00-12:00
    Ipuin kontaketa Zugame ren eskutik 2-3 urtekoentzat
  • 12:30-13:30
    Labako kristalak marraztuko ditugu Eider Eibarren diseinuarekin. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!