Birjiñe Albira: “Eremu urdinak ez ditu auzoko arazoak konpondu, aitzitik are gehiago sortu ditu”

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko aza. 2a, 11:20

Urtebete da Enrique Maia alkateak eremu urdina ezarri zuela Txantrean. Auzoko Kofradiak urteurrena “ospatu” du.

Urtebete igaro da Navarra Sumaren udal Gobernuak. Hasieratik eragin zuen auzotarren kontrako jarrera erabakiak, eremu urdinak auzoan dituzten aparkatzeko arazoak konponduko ez zituelakoan. Denborak aurreikuspenak berretsi dituela azaldu du Iruñerria Goizetik albistegian Birjine Albira Txantrea auzo ekimeneko kideak.

Javier Labairu hirigintza zinegotziaren jarrera gaitzetsi dute auzotarrek; bilera bat agindu bai, baina oraindik ez baitute egin. “Esan zigun urtebetera auzora jaitsiko zela eta eskerrak emanen genizkiola. Oraindik ez dugu hemendik ikusi”, zehaztu du Albirak. 

Azkenaldian udalarekin harremanetan jartzen izan dira, eta barrura begira egin dute lana. Hala ere, kalean egoteko beharra azpimarratu du Albirak. Auziak konpondu gabe jarraitzen duela gogorarazi nahi dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!