Urriaren 17an Pobreziaren aurkako eguna izanen zen. Hori dela eta Pobreziaren eta bazterketaren aurkako Nafarroako Sareak hilabete osorako programazioa antolatu du. Gaur dute azken jarduera. Parlamentuan da hitzordua, gaia lantzeko osoko bilkura monografikoa egiten ari dira.
Une erabakigarria da Nafarroako Pobreziaren Sareko Jaione Eugiren ustez: “Nafarroako gizarteratze plan estrategikoa une honetan bukatu egin da eta hutsune bat geratu da foru komunitatearen. Lan asko egin behar da”.
Datuek “nabarmen okerrera” egin dutela ohartarazi du. “%12,3tik %14,7ra igaro da. Horrek esan nahi du urte bakarrean 20.000 pertsona gehiago direla pobrezia arriskuan”, azaldu du Eugik. Egun 95.000 pertsona, populazioaren %12 baino gehiago, bizi da pobrezia egoeran Nafarroan.
Talde bakoitzak hiru proposamen aurkeztuko ditu egoerari irtenbidea emateko. Sareak politika aktiboak eskatuko ditu eta “kohesio soziala eta bazterkeria estruktura apurtzeko gobernantza sendoa”.