HIESaren epidemia hasi zenetik 2021eko abendura arte, GIBagatiko 2.229 infekzio diagnostikatu dira Nafarroan. Infekzio horietako gehienak 80ko eta 90ko hamarkadetan diagnostikatu ziren. 2008an erregistratu da tasarik baxuena (100.000 biztanleko 4,4 kasu), baina goranzko joera hartzen ari da. Iaz, 2021ean, 33 GIB kasu atzeman ziren Nafarroan. Seik garatu zuten HIESAa.
Gaur egungo erronka HIESari lotutako diskriminazioa ezabatzea da. Hori dela eta, informazioa emateko aterako dira kalera Nafarroako Hiesaren Aurkako Herritarren Batzordeko kideak. Ez horretara bakarrik. Detekzio goiztiarraren bideari eutsiz, proba azkarra eskainiko diote nahi duenari. Karlos III.aren etorbidean egongo dira, eguerdiko ordu biak arte, eta Mercaderesen 17:00etatik 20:00etara.