Udan, Felipe Uriarte mendizalea Eslovenian izan da. Bere esperientzia kontatzera etorri zaigu Metropoli Forala irratsaiora. Europa ekialdeko herrialde horretan naturaren indarra oso
handia da, ongi zainduta dago eta ekonomiaren zutabe nagusi bat da. Mendiak ez dira oso altuak baina izugarri egokiak xendak egiteko.
Esloveniako mendietatik haratago, liburuen tartean, inuitak izan ditugu mintzagai. Esku artean, ‘Los últimos reyes de Thule’ liburua. Haien historiaz, jatorriaz, bizitzaz eta arazoez aritu gara. Inuitak beti isolatuta bizi izan dira. Arrantza eta ehiza elikagai. Siberian, Groenlandian eta Kanadan banatuta. Egun, bi arazo nagusi dituzte: alkoholismoa eta bere buruaz beste egiten duten pertsonak.