Osasunaren eta Iruñeko Udalaren arteko kontratua ikertu behar dela berretsi du epaileak

Euskalerria Irratia 2022ko urr. 13a, 11:17

Iruñeko Udalarekin sinatutako babesletza-kontratuarekin Osasunak laguntza publikoak jasotzeko duen debekua urratu ote duen ikertzen ari dira. Osasunak aurkeztutako errekurtsoa atzera bota du epaileak.

Osasunak eta Ministerio Fiskalak argudiatu zuten babes-kontratua ez dela laguntza publiko bat. Hala, Osasunak ez zuela Iruñeko Udalarekin sinatutakoaren bitartez laguntza publikoak jasotzeko debekua urratu. Iruñeko Zigor arloko 1 zenbakiko Epaitegiko titularrak auzia zabaldu du, ordea; eta Osasunak aurkeztutako errekurtsoa ezetsi berri du.

Epaileak uste du kontratu hori ikertu egin behar dela, kondena urratzeko delitu baten zantzurik ote dagoen argitzeko. Izan ere, Osasuna laguntza publikoa jasotzen ari zen, bere ustez, Ogasunaren aurkako delitu fiskalengatiko zigor penalak horrelako dirulaguntzak jasotzea debekatzen zionean. Orain, Osasunak auzitegira jo dezake ebazpen horren aurka, eta, hala ez bada, gaia instrukzio-epaitegi batean ikertuko da, deliturik egin ote den egiaztatzeko.

Fiskaltza Osasunari indultua ematearen alde azaldu zen, urria amaieran.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!