Fiskaltza Osasunari indultua ematearen alde azaldu da

Euskalerria Irratia 2022ko ira. 26a, 15:42

"Borondate ona" ikusi du erakundeak, Osasunak zor osoa ordaindu duela ikusita. 

Nafarroako Fiskaltza Osasuna klubari indultua ematearen alde agertu da Ogasunaren aurkako delituengatik Auzitegiko subentzioak eta laguntza publikoak galtzera kondenatu ondoren. Iruñeko Udalaren eta Osasunaren arteko kontratuak diru-laguntza publikoak ez jasotzeko zigorra hausten ote duen ikertzeko eskatu du epaile batek. Gorritxoek indultu eskaera maiatzean egin zuten. Fiskaltza neurria ematearen alde agertu da, Osasunak zegokion isun eta kalte-ordain guztiak ordaindu zituelako. 8 milioi euro ordaindu zituen auzitegian Izko eta Artxankoren zuzendaritza-batzordeek eragindako kaltea konpontzeko.

Horrela, Ministerio Publikoak uste du klubak ahal duen guztia egin duela Foru Ogasunak dirua berreskura dezan, eta erakundeak borondate oneko jarrera erakutsi duela. Zor zuen dirua txarteldegietako, palkoetako eta boxetako BEZa ez ordaintzeari dagokiona da.

Horrela, indultua eskatu ondoren, Nafarroako Auzitegiak 2024ko ekainera arte, zigorra etetea onartu zion. Beraz, talde gorritxoak ez luke diru-laguntza publikoak jasotzea eragingo duen zigor hori bete beharko urte horretara arte.

Bestalde, Osasunari bi zigor ezberdin ezarri zizkioten gai fiskalengatik. Bata, 45 hilabetekoa, Auzitegian diru-laguntza publikoak galdtzea eragingo lukeen hori, eta bestea, mota berekoa, 9 hilabetekoa, Iruñeko Zigor Arloko 2 zenbakiko Epaitegian ezarritakoa. Hasiera batean, epaitegiaren ebazpena Auzitegiaren epaiaren segidan beteko zen, baina epaileari ez zitzaion jakinarazi.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!