Kirol sektorerako hitzarmen duina nahi dute, 2020az geroztik, izoztutako hitzarmena dute-eta. Langileen ordezkariak sei aldiz elkartu dira patronalarekin, baina blokeaturik dago negoziazioa, "proposamena aldatzeko "borondaterik ez dutelako enpresek". Abuztuko lanuzteek mugimendurik eragin ez zutela ikusita, aurrera urratsa ematea erabaki dute. Hilaren 18tik greba mugagabea eginen dute. Sedena, Urtats, Gesport eta Soysana enpresen esku dauden kirol-kudeaketako instalazioei eragiten die lanuzteak, sindikatuetako iturriek zehaztu dutenez.
Patronalaren azken proposamenak 3,5eko soldata igoera aurreikusten du 2022rako, eta beste %3,5 2023rako. Langileen aburuz, ez da igoera nahikoa eta KPIaren araberakoa galdegin diote.
CCOO, ELA, LAB eta UGT sindikatuek kirol kudeaketako langileen batzar nagusiak bilduko dituzte gaur eguerdian.